2009/10/17

Energi iturri ez berriztagarriak. Sarrera







Energia iturri ez berriztagarriak: Energia iturri mota hau naturan aurki dezakegu kantitate mugatu batean, guztiz gastatu ezkero ezin dira ordezkatu, ez delako existitzen hau produzitzeko biderik.








Energia ez-berriztagarriak eraketa-ziklo geologikoekin lotuta daude. Kontsumo altuaren ondorioz erreserbak ahitzen doaz, berriz ere eratzeko baino askoz ere abiadura handiagoan, eraketa-prozesuak milaka urte irauten baitu.

Energia ez-berriztagarri nagusiak ikatza, gas naturala eta petrolioa dira. Guzti horiek hurrengo ezaugarriak dauzkate:

- Etengabeko ahitzea kontsumoaren ondorioz.
- Munduko eskaera gehienari erantzuten diote.
- Banaketa geografiko desorekatua.
- Ustiatze garestia eta ingurumenarentzat kaltegarria


Bi energia ez berriztagarri mota daude:

1. Erregai fosilak:

Abantailak:

  • Oso erraz lortzen dira.
  • Aurkitzeko erraztasuna, kopuru handian daudelako.

Desabantailak:

  • Bere erabilerak atmosferara gas kutsakorrak igortzen ditu.
  • Erreserbak agor daitezke epe luze edo ertainean.
  • Erabiltzean, erregai fosilen ordez erabizli zitezezkeen materialek baino gehiago kutsatzen dute.

2. Erregai nuklearrak:

Abantailak:
  • Energia asko sortzen du modu iraunkorrean eta prezio egoki batean.
  • Ez ditu gas kutsakorrak sortzen bere erabileran.

Desabantailak:

  • Bere erregaia mugatua da.
  • Hondakin erradiaktiboak sortzen ditu.
  • Istripuren bat gertatuz gero, ingurugiroko arazo larriak sor ditzake.
  • Honetako batzuk ez daude teknologikoki ondo garatuta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario