2009/10/01

10.- Energia Geotermikoa


Lurrean sakondu ahala tenperatura igo egiten da. Beraz, gainazal eta sakoneko puntu baten artean bero-fluxua dago. Alabaina, oso txikia da eta ez dirudi, hasiera batean bederen, energia lortzeko interesgarria denik.

Dena den, lurrazpiko urak bero hori azaleraino garraia dezake eta geyser edo ur termal moduan agertzen da. Gainera, fenomeno natural horiek erabilgarriagoak dira. Esaterako ur beroko iturriak berokuntz sistemetan erabiltzen dira Islandian. Baina badu energia termikoak desabantaila nabarmena: toki konkretutan bakarrik erabili ahal izatea alegia.

Iharduera termikoko eremuetan energia elektrikoa ekoizteko zentral geotermikoak erabiltzea pentsa daiteke. Horietako lehena Larderello-n, Italian, zabaldu zen 1906.ean eta 370 MW ekoizten ditu.

Hiru motako eremu geotermikoak daude:

Lurrin lehorrekoa. Larderellokoa esaterako. Lurrina presio txikian turbinetan zehar pasarazten da. Lurrin-kantitate handiak eta turbina bereziak behar dira eta etekina ez da oso handia.

Lurrin hezekoa. Ugariago dira. Turbina bereziak erabiltzen dira eta horietan likidotzen den ur beroa berokuntzan erabil daiteke.

Ur berokoak (50-80 °C). Gehienak berokuntzarako erabiltzen dira; Islandian adibidez. Sobietar Batasunean, Kamtxatka-n zehazki, elektrizitatea lortzen dute horrelako eremu batean, freoiez elikatutako turbosorgailu bat erabiliz.

3 comentarios: